Noticias
Atrás
Osoko bilkura ostegunean, uztailak 9
19:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian
07·07·2020
Aste honetan burutuko den osoko bilkuran honako gaiak izango dituzte erabaki helburu:
Lehenik eta behin, aurreko Udalbatza bilkuren akten ONARPENA burutuko dute Udaleko zinegotzi eta alkateak.
Ondoren, 187/2020tik 311/2020raino Alkate Dekretuak jakinaraztea emango da. Salbu 302/2020, 305/2020 eta 194tik 200 bitartera hutsik gelditu direlako.
Jarraian, 2020ko uztailaren 3an ospaturiko Ogasun eta pertsonal Batzorde bereziaren irizpenen inguruko erabakiak hartuko dira:
- 2019ko Kontu Orokorraren behin-betiko onarpena
- TAO ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena
- Ordenantza fiskalaren aldaketari (TAO) hasierako onarpena
Azkenik, SOS arrazakeriak 2020ko ekainaren 19an aurkezturiko mozioaz erabakia hartuko da.