Noticias
Atrás
Osoko bilkura egingo du udalbatzak ostegunean
19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian
23·07·2018
Osteguneko osoko bilkuran besteren artean ordenantza fiskalean aldaketa bat onartuko da ikasturteko kurtsoei dagokiena. Baita ere, Gipuzkoako Batzar Nagusiak proposaturiko adierazpen instituzionala onartuko da, 2016ko uztailaren 7an Iruñan gertaturiko bortxaketaren kasuan zigortutakoak, behin behinean aske uzteari buruz.