Noticias
Atrás
Nekazal makinariaren azterketa teknikoa egiteko zerbitzua eskainiko dute eskualdean
Tolomendik eskainitako zerbitzu honetaz baliatu nahi dutenek 943 62 63 00 telefonora deitu behar dute hitzordua hartzeko.
13·09·2021
Nekazal makinariaren azterketa teknikoa (IAT) pasatzeko aukera eskualdean izango dute mota horretako makinak dituztenek. Zenbait egunetan ikuskapen unitate mugikorra egongo da eta bertako baserritarrek eskualdean azterketa pasatzeko aukera izango dute; denentzat aukera egon dadin, gertuen dagoen puntura jotzea gomendatzen dute.
Interesatuek Irungo IAT egoitzara deitu behar dute, 943 62 63 00 telefono zenbakira eta hitzordua hartu. Ordainketa ikuskapena egiten den egunean bertan egin beharko da esku dirutan eta makina bakoitzeko 41,88€ ordaindu beharko da. Mota horretako makinariarentzat bakarrik izango da.
DATA | HERRIA | TOKIA | |
---|---|---|---|
07/10/2021 | osteguna | Tolosa | Bellota zegoen pabelloiean, Usabal |
15/10/2021 | ostirala | Asteasu | Sutxard pabeloiean |
20/10/2021 | asteazkena | Amezketa | Udaletxe aurreko enparantzan |
21/10/2021 | osteguna | Alegi | Bazurkan |
22/10/2021 | ostirala | Anoeta | Edurka pabelloiean |
27/10/2021 | asteazkena | Zizurkil-Villabona | Villabonan, Txermingo kamioi aparkalekuan |
28/10/2021 | osteguna | Lizartza | Frontoi inguruko aparkalekuan |
29/10/2021 | ostirala | Bidania-Goiatz | Bidaniko industrialdean |
23/11/2021 | asteartea | Berastegi | Elizaren ondoko aparkalekuan |
24/11/2021 | asteazkena | Berastegi | Elizaren ondoko aparkalekuan |