Noticias
Atrás
Moriarako furgoneta bete janari Ibarratik
Asteburuan janari bilketa arrakastatsua egin dugu herrian
28·09·2020
Asteburuan Zaporeak Proiektuak antolatuta janari bilketa egin da Euskal Herriko hainbat herritan. Morian dauden pertsona errefuxiatuentzat egunero milaka otordu prestatzen dituzte Zaporeakeko kideek eta bertan bizitzen ari diren larrialdi egoera honetan, laguntza eskatu dute. Ibartarrok, elkartasunez betetako elikagai ugari bildu ditugu asteburuan zehar eta gaur goizean, Zaporeak Proiektuko furgoneta bete dugu herrian bildutako janariekin.
Eskerrik asko parte hartu duzuen ibartarroi eta nola ez, Zaporeak Proiektuari euren lanagatik!