Noticias
Atrás

Martxan da herriko jaiei eta ekintzei buruzko hausnarketa irekia

Martxoaren 24ean, 19:00etan, mahai-inguru irekia egingo da plazako estalpean.

18·03·2021


Ibarrako Udalak herriko jaiei eta ekintzei buruzko hausnarketa abiarazi nahi du. Horretarako, martxoaren 24ean, asteazkena, iluntzeko 19:00etan plazako estalpean antolatu nahi dugun mahai-inguruan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu Ibarrako eragile eta norbanakoak, denon artean erabaki ahal izateko nolako herria nahi dugun, nolako jaiekin eta nolako ekintzekin.

Martxoaren hasieran egin nahi genuen jarduera hau baina egoera epidemiologikoak ez du horrela ahalbidetu. Martxoak 24erako aurreikusten dugun mahai-inguru honek  ere egoera epidemiologikoaren arabera aldaketak izan ditzake, atzeratu edo on-line formatura pasatzea posible izan daiteke.

Mahai-ingurua ahalik eta aberatsena izan dadin zuen presentzia ezinbestekoa da udalarentzat, eta behealdean duzuen galdeketa hau betetzea eskatu nahi dizuegu lanketa ahalik eta oparoena izan dadin.

Zuen presentzia konfirmatzea ezinbestekoa da egoera honetan, horregatik kulturetxea@ibarra.eus helbidean edo kultur etxean zuen presentzia baieztatzea eskatzen dizuegu, nahi duenarentzat on-line parte hartzeko aukera ere posible izango da norbaitek hala eskatuko balu.

Mesedez, ondoko galdeketa erantzun:

Galdeketa