Martxan da euskal emakume idazle eta ilustratzaileak ezagutara emateko egitasmoa
19·04·2021
Datozen hiru egunetan egitasmo bat jarriko dugu martxan euskal emakume idazleak eta ilustratzaileak bultzatzeko eta jakitera emateko. Irati Garmendia Aranburu idazleak eta Ane Arzelus Rodriguez ilustratzaileak Xomorro lapurra liburua argitaratu behar dute bien artean, eta , horren harira, erronka bat proposatu nahi diegu 6 eta 12 urte neska-mutilei: zomorro bat marraztea. Nola, ordea?
Gaurtik hasita hiru bideo argitaratuko (esteka bidez) ditugu gida moduan: lehenik, ipuin bat kontatuko die Iratik; bigarrenik, ipuinarekin lotutako ilustrazioak nola egin erakutsiko die Anek bihar; eta, azkenik, apirilaren 21ean, haurrei erronka aurkeztuko diete: marraztu dezatela zomorro bat.
Egiten dituzten marrazkiak Ibarrako Kultur etxean entregatu beharko dituzte apirilaren 22etik 29ra. Marrazkiari izena jarri eta izen bera duen sobre batean parte hartzailearen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa jarri beharko dituzte. Aipatutako guztia Kultur etxean utziko dute.
Maiatzaren 4tik 13ra aurkeztutako marrazki guztiekin erakusketa bat egongo da Kultur etxeko areto nagusian, eta azkeneko egunean, Iratik Xomorro lapurra liburuaren hiru ale zozketatuko ditu parte hartu duten guztien artean.