Noticias
Atrás
Maiatzean landatutako piparraren uzta jasotzen
Uzturpe ikastolako ikasleak eta Gureakeko erabiltzaileek 789 taldearekin batera egin dute bilketa
27·09·2018
Maiatzean San Isidro egunaren bueltan aritu ziren Uzturpe Ikastolako DBH3ko ikasleak Gureakeko erabiltzaileekin batera landaketa lanetan, 789 taldeak sustatutako ekimen honetan. Oraingoan, urteko 9. hilabetearekin, bilketa lanean aritu dira. Herriko belaunaldi berriek honela, piparraren jatorria zein prozesua ezagutzeko aukera izan dute, poteetan sartzeko lanetan ere aritu direlarik.
Ikusi hemen, goizeko irudiak:
