Noticias
Atrás

Maiatzaren 11tik aurrera Garbiguneak eta traste zaharren bilketak martxan berriz

COVID-19aren hedapena saihesteko asmoz Tolosaldeko Mankomunitateak etenda zituen bi zerbitzuak berreskuratuko dira

07·05·2020


Tolosaldeko Mankomunitatetik Ibarrako Udalari adierazi digutenez, maiatzaren 11tik aurrera, konfinamendua arintzeko 1. Fasearen hasierarekin bat eginez, COVID-19aren hedapena saihesteko asmoz Tolosaldeko Mankomunitateak etenda zituen bi zerbitzuak berreskuratuko dira:

- Andoain eta Tolosako Garbiguneak: partikularrentzat ere zabalik egongo dira, ohiko ordutegian.

- Traste zaharren edo bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzuari berriz ekingo zaio, Ibarran, asteazkenero 20:00tik 22:00etara atera daitezke, edukiontzien ondora.