Noticias
Atrás

Lurretik erauzita agertu dira piperraren bidean landatutako zuhaitzak

Uzturpeko Ikastolako ikasleek landatu zituzten zuhaitz horiek joan den martxo amaieran.

22·04·2021


Errotik aterata topatu zituzten hainbat zuhaitz Piperraren bidean. Lurretik erauzi eta, bidea alderik alde zeharkatuz, botata utzi zituzten batzuk; horrela aurkitu zituzten joan den aste amaieran. Piperraren bidea udaberrirako ari da prestatzen Udala, eta zuhaitz horiek martxoaren amaieran landatu zituzten Uzturpe Ikastolako ikasleen laguntzarekin.

Ibarrako Udalak gertakaria gaitzetsi eta salatu nahi du. Igor Zapirain alkateak harriduraz jaso du gertatutakoaren berri: “Ez dut ulertzen zergatik egingo lukeen hori norbaitek. Zuhaitzentzako ingurune egokia da piperraren bidea, eta ez du zentzurik horiek lurretik erauzteak eta bidean botata uzteak”.