Publicador de contenidos

Atrás Kontaketa antzestua abenduaren 20an Ibarrako Kultur etxean

"Eguberri kontuak. Hil da eguzki zaharra, jaio da eguzki berria"

12·12·2024


Datorren abenduaren 20an, ostirala, arratsaldeko 17:30ean kultur etxean, “Eguberri kontuak” kontaketa antzeztua antolatu da

50 minutu inguruko kontaketa antzeztua proposatzen dute zeinetan Eguberria izango den gai nagusia. Gaztainak erretzen dituen bitartean, Itziarrek, bere amonagandik jasotako hainbat eguberri kontu aletuko dizkigu: garai bateko sinismenak, Eguberrietan Euskal Herrian zehar egiten ziren errituak, gure ahozko tradiziotik jasotako kontu eta kantuak...

Adin guztietarako aproposa den emanaldia. Familian, lagun artean zein bakarrik ikustekoa.