Noticias
Atrás

Kiroldegiko hidroterapia eta saunaren mantentze lanetan hasi dira

Obren iraupena 3 edo 4 asteetakoa izango da

04·09·2017


Udan kantxako argiteria berritu da, argiak oso zaharkituak baitzeuden. Hala, Led sistemako 34 argi jarri dira eta horiekin energia eta argi kontsumoa murriztea espero du Udalak. Irailean zehar kantxako markagailua ere aldatu nahi da.

Bestetik, kiroldegian mantentze lanak egingo dira. Hidroterapia gelako Spa putzua berritu eta sauna berri bat jarriko dira irailean zehar egingo diren lanei esker. Ekipamendu horiek oso zaharrak dira eta mantentze egokia egiteko ezinbestekoa da horiek aldatzea. Spa putzua ia urtebetez itxita egon da itokinak zituelako. Beraz, Spa putzuaz eta Saunaz gain, gelako aireztapena, zoladura eta leihoak ere aldatuko dira. Bestalde, gaur egun dagoen baporeko ekipamendua mantenduko da eta emakumeen behe solairuko aldagelako sabaia ere berrituko da.

Obren kostu estimazioa, 55.000 eurokoa da eta obren iraupena 3 edo 4 asteetakoa izango da. Kiroldegiko martxa orokorra ez du oztopatuko kanpoaldetik egingo direlako obra-lan gehienak. Denbora horretan ezinezkoa izango da hidroterapia gelara sartzea.