Noticias
Atrás

Kiroldegian mural bat egin dute arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako egunean

Besteak beste, Jatorkin Al-Nahda eta Deabruak Kalera asanblada feministako kideak aritu ziren horma-irudia egiten.

22·03·2021


Joan den igandea arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako eguna izan zen eta horma-irudi bat margotu zuten kiroldegian. Jatorkin Al-Nahda elkartea izan da ekimenaren bultzatzaile nagusia, eta herriko beste hainbat eragiletako kideak ere bertaratu ziren laguntzera. Muralaren diseinua Latifa Daghalek egin du eta hura aritu zen margoketa gidatzen. 

Agurtzane Arribillaga parekidetasun zinegotziak ere parte hartu zuen ekimenean eta egun horren harira, duela gutxi zendu den Nawal Al Saadawi feminista egiptoarrak esandako hitzak ekarri ditu gogora: "Hark esan zuen ez zitzaiola feminismo hitza gustatzen, mendebaldeko terminoa omen dela-eta. Al Saadawik nahiago zuen Tahrir al-Mar 'a, emakumeen askapena".