Noticias
Atrás

Kiroldegia kudeatzen duen Bpxport enpresak, etxean jarduera fiskoa sustatzeko plataforma prestatu du

Itxialdian gauden bitartean buruz eta gorputzez osasuntsu egoteko kirola egitea garrantzitsua da

18·03·2020


 

Belabieta kiroldegia kudeatzen duen Bpxport enpresak etxean jarduera fiskoa sustatzeko plataforma prestatu du. Izan ere, itxialdian gauden bitartean buruz eta gorputzez osasuntsu egoteko kirola egitea garrantzitsua da.

Bisitatu hemen sortu berri duten plataforma: https://entrenadesdecasa.bpxport.es/

 

Jarduerak 5 taldetan sailkatu dituzte

  1. Jarduera koreografiatuak

  2. Jarduera funtzionalak

  3. Gimnasia leunak

  4. Familian egiteko jarduerak

  5. Lehen sorospenei buruzko bideoak

 

Plataforma euskaraz zein gazteleraz dago eskuragarri eta bideoak BPXporteko zentru guztietako monitoreek egindakoak dira, plataformari aberastasun handiagoa emateko eta aniztasun handiagoa izateko.

Egunero bideo desberdinak igotzen joango dira, plataforma gero eta aberasgarriagoa izan dadin. Era berean, datozen egunetan plataformari funtzionaltasun berriak ezarriko dizkiote, hala nola, zuzeneko klaseak, eguneroko errutinak eta bestelakoak.