Noticias
Atrás

Kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Urriaren 1a izango da azken eguna izena emateko. Aste honetan ate irekietako saioak egiten ari dira kiroldegian.

28·09·2021


Zabalik dago kiroldegiko kirol-ikastaroetan izena emateko epea, eta azken eguna urriaren 1a izango da. Denetariko ikastaroak antolatu ditu Belabieta kiroldegiak, horien artean, zunba, cycling eskalada, total training eta tonifikazioa. Aurten, gainera, berrikuntza batekin dator: ikastaroak pantaila bidez egiteko aukera egongo da. 

Bestalde, aste honetan ate irekietako saioak egingo dituzte, urriaren lehena bitarte.