Noticias
Atrás

Kirol ikastaroetan izen-ematea astebetez luzatu da

Urriaren 2a bitarte luzatu da ikastaroetan izena emateko aukera

28·09·2020


 

Ikastaroak 3 hilekoak izango dira eta guztientzat prezio berean, hau da, 80 euroan. Behin izena emanda hiru hilekoa amaitzean, automatikoki berrituko zaie izen ematea hurrengo hiruhilekorako. Bajan eman nahiko balute 2021eko urtarrilaren 5a edo apirilaren 5a baino lehen baja eman ahal izango dute.

Bestetik, hirugarren adinekoei hobaria aplikatuko zaie, horretarako ezinbestekoa izango delarik errenta aitorpena ekartzea, bestela kuota osoa kobratuko baitzaie.

Aurten telebista bidez emango dira ikastaro batzuk, markatutako orduetan ezin joan baina interesa dutenentzat. Hala, aukera izango dute beste egun eta ordutegi batean ikastaroa egin baina telebista bidez, irakasle batekin. Honi buruzko informazio gehiago kiroldegian eskuratu ahal izango dute interesatuek.

 

 

IZEN-EMATE ORRIA

 

 

IKASTAROETAKO PARTAIDEENTZAKO PROTOKOLOA

1.-Gaixotasun sintomarik baduzu, (sukarra, eztula, mina) ez etorri kiroldegira. Etxean geratu zaitez.

2.-Etxetik, kirola egiteko arroparekin etorri eta ahal den neurrian, ez erabili aldagelak. Hauek dira ditugun gune arriskutsuenak.

3.-Derrigorrezkoa izango da maskara jantzita joatea gelaraino. Ikastaro lasaietan maskara erabiltzea gomendatzen dugu.

Geletarako joan-etorriko bidea egin lurrean ditugun markak jarraituz, bai sartu eta bai ateratzeko.

4.-Ez etorri behar baino lehenago. Sartzeko itxaron behar baduzu, ez egon taldean. Derrigorrezkoa da segurtasun distantzia mantentzea beste ikaskideekin.

5.-Gomendagarriena, etxetik esterila ekartzea izango litzateke. Ezinezkoa bazaizu, esterila osoa tapatzen duen eskuoihal bat ekarri beharko duzu, bertan ditugun esterilen gainean jartzeko.

6.-Takilen erabiliera derrigorrezkoa da, non bertan utzi beharko dituzun zure gauzak. Aukerarik ez bada zenbait kasutan, sarrerako langileak adieraziko dizu non eta nola utziko dituzun zure gauza pertsonalak.

7.-Gelara sartu aurretik eskuak garbitu eta monitoreak adierazitako esparruan kokatu beharko duzu.

8.-Materiala erabiliz gero, ikasle bakoitzak berak erabilitako materiala desinfektatu beharko du klase amaieran. Horretarako, gelan jarriak izango dituzu behar diren produktu eta papera.

9.-Desinfekzioa amaitu ondoren, eskuak garbitu, maskara jantzi eta pilaketarik gabe atera zaitezke gelatik.

10.- Ura, eskuoihalak, ile-lehorgailuak eta abar ezingo dira elkarbanatu. Bakoitzak etxetik ekarri beharko du berea.