Kilometroak 2021erako lelo bila
12·05·2020
Hurrengo urtean ospatuko den Kilometroak ikastolen jairako lelo egokiaren bila ari dira antolatzaileak. Bakoitzak bere etxetik ekarpena egiteko eskatu diete herritarrei.
2021eko Kilometroak Ibarran ospatuko dira eta dagoeneko hasiak dira antolakuntza lanetan. Etxetik ari dira lan horiek egiten, eta lehen egitasmoa ere etxetik egiteko modukoa antolatu dute.
Kilometroak 2021: Lehen metroa, etxean ekimenean parte hartzeko honako pausoak jarraitu behar dira:
1.- www.uzturpe.eus/lehen-metroa-etxean gunean sartu.
2.- Bertan dagoen bideoa ikusi.
3.- Lau gai ezberdinen inguruan, lau horma-irudietara sartzeko lasterbideak ere bertan izango dituzu.
4.- Horma-irudietan, zure ekarpenak utzi, testu, argazki edo irudien bidez.
5.- Azkenik, behean dagoen inprimakian zure lelo proposamena idatzi eta bidali.
Pauso horiek jarraituta, datorren urtean Ibarran ospatuko den festa antolatze bidean, bakoitzak bere aletxoa jartzera gonbiatu nahi dituzte herritarrak.