Noticias
Atrás

Larunbatean argazki erakusketa muntatuko dute kalean

'Sahara libre' zikloaren barruan dago erakusketa,

26·02·2021


Sahara libre zikloaren azken ekintza kale-erakusketa izango da. Asteburu honetan argazkiak muntatuko dituzte eta ikusgai egongo dira martxoa osoan zehar. Mendebaldeko Sahara emakumeen begiradatik du gai erakusketak eta Javi Julio argazkilariak ateratako irudiek osatuko dute. 

Muntaketa Ibarrako hainbat eragilek egingo dute. 

Larunbata honetan, honako hitzorduak dituzte muntairako:

10:30ean Izaskun auzoan, bertako hainbat auzotarrekin.

11:15ean Uzturpe Ikastolann, ikastetxeko ikasleekin. 

12:00etan herriko plazan, Hauspoa elkarteko kideekin.

12:45ean Txumitxa elkartean, Deabruak Kalera Asanblada Feministako kideekin.

13:30ean Euskal Herria kale hasieran, Alurr dantza taldeko kideekin.

 

Guztira bost mural egingo dituzte eta, argazkilariak gidatuta, irudi handi bat muntatuko dute bakoitzean.