Noticias
Atrás

Jarrai dezagun neurriak errespetatzen

Gaur ziren hastekoak Tolosako inauteriak; Covid-19agatik bertan behera geratu zirela adierazi zuen bertako Udalak. Ibarrako Udaletik dei egiten dugu arduraz jokatzeko.

10·02·2021


Duela aste batzuk jakinarazi zuen Tolosako Udalak aurten Inauteririk ez zutela ospatuko. Inguruko biztanleok Tolosara festa hori ospatzera urtero joateko ohitura badugu ere, gogorarazi Covid-19agatik bizi dugun egoera honetan debekatuta dagoela udalerritik ateratzea ezinbesteko jarduera bat egiteko ez bada.

Hortaz, Inauteririk ospatuko ez denez eta, besteak beste, itxiera perimetralak indarrean jarraitzen duenez, Ibarrako Udaletik dei egiten dugu Tolosara ez joateko. Bide beretik, herritarrei gogorarazi nahi diegu prebentzio neurriak zorrotz betetzen eta arduraz jokatzen jarraitu behar dugula.