Noticias
Atrás

Izaskungo jaiak, 2017

Herritarrak zein ingurukoak Izaskunera bertaratzera animatzen ditugu asteburuan, ekimen ugari baitaude antolatuta eta giro polita ziurtatuta baitago

31·05·2017


Izaskungo jaiak ospatuko ditugu asteburu honetan. Hauek antolatzen ibiltzen den taldeko Arrantxa Larrarterekin aritu gara hizketan eta jaien jatorriaz galdetu diogu. Izan ere, orain dela 60 urte inguru ere ospatzen omen ziren auzoko jaiak; asto karrerak, herritarren arteko herri kirolak, musika eta dantza ere izaten omen ziren orduan.

 

Baina urte batzuetan jaia etenda egon ondoren, 2005ean lehen aldiz Hauspoa elkarteak antolatu zituen jaiak. Baita maiatzeko igande guztietan trikitilariak ere. Orain dela 10 urte, Izaskungo gazteek talde bat osatu zuten eta hauek hartu zuten jaiak antolatzeko ardura, ordutik talde honen esku egon delarik antolaketa. Maiatzeko igandetako erromeriara jende gutxi gerturatzen zenez, horren ordainetan, 3 egunetako jaiak antolatzea erabaki zuten.

Larunbatean, igandean eta astelehenean, eguna orduan baita, Izaskungo jaiak izango ditugu beraz. Izaskungo arazoa aterpe falta izanik, Ibarrako Udalak karpa bat muntatzen du urtero, eta eguraldi txarra egin ezkero, bertan egiten dute jaia.

Antolatzaileek, herritarrak zein ingurukoak bertaratzera animatzen dituzte asteburuan, ekimen ugari baitaude antolatuta eta giro polita ziurtatuta baitago.