Noticias
Atrás

Izaskun Ayestaran raketista omendu zuen Ibarrako herriak ostiralean

Herritar asko elkartu ziren Izaskunen raketista ibilbidea txalotzeko

23·09·2019


Ibarrako plazako estalpean herritar ugari elkartu ziren irailaren 20an, Izaskun Ayestaran Perez raketista ibartarra omentzeko. 1960ko hamarkada hasieran ibili zen Ayestaran Raketista moduan Madrilgo "Fronton Madrid"-en. Raketistek Euskal Herritik kanpora joan eta kirolari profesional moduan egindako ibilbideak balorean jarri eta txalotzeko aitzakia izan zen omenaldia eta ondorengo dokumentalaren emanaldia ere. 

Ikusi hemen, 28 kanalak omenaldiaz burututako bideoa: