Noticias
Atrás

Izaskun Ayestaran Perez raketistari omenaldia ostiralean

Irailaren 20an, ostirala, egingo da emakume raketistei omenaldia eta dokumentalaren emankizuna

16·09·2019


Datorren ostiralean, irailak 20, Izaskun Ayestara Perez raketistari omenaldia egingo zaio Ibarrako plazako estalpean eta ondoren, "Raketistak, lehen eta orain" dokumentalaren emanaldia egingo da. 
 
Izaskun Ayestaran Perez, Tolosako Beotibar frontoian hasi zen. Bertan, urte bete inguru entrenatzen aritu zen, inguruko beste pelotariekin. Hauen artean, Elduaingo Soroa raketista. Urte horren ondoren, Madrilgo "Frontón Madrid"-en debutatu zuen 1960ko hamarkada hasieran eta bertan urtebetez aritu zen profesional gisa.
 
Raketisten historia, orain arte nahikoa isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herrietako 237 erraketista profesional daude zenbatuta gutxienez. Zenbaki esanguratsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Raketista profesionalak, bizimodua aurrera ateratzeko Euskal Herritik kanpora joan behar izan zuten: Espainiako Estatuan, Kuban, Mexikon, Argentinan, Brasilen... aritu ziren raketistak.