Indarrik gabe geratu dira hegazti gripeagatik ezarri ziren neurriak
16·03·2021
Hegaztien migrazio-denboraldia amaitu denez, gaur egun dagoen osasun-arriskua txikia da. Ondorioz, 2021eko urtarrilaren 4ko aginduan aurreikusitako neurriak kendu egin dira 2021eko martxoaren 3ko aginduaren bidez. Indarrik gabe utzi dira aipatutako neurriak, 2021eko urtarrilaren 4ko aginduaren bidez, hegazti-gripea hedatzeko arriskua zela-eta hartu zirenak.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumenko sailburuaren 2021eko urtarrilaren 4ko Aginduaren bidez, EAEko hegazti-ustiategietan hegazti-gripearen aurka hartu beharreko hainbat prebentzio-neurri ezarri ziren. Neurri horiek biosegurtasuna, erregistroak eta datu-baseak, zaintza aktiboa eta zaintza pasiboa indartzera bideratuta zeuden.
Urte hasieran eman genuen neurriak zein ziren ikusteko egin klik hemen.