Noticias
Atrás

Igandean Malentxo eta Maitaneren kontzertua, Izaskungo ermitan

Edukiera mugatua izango da, eta gonbidapenak eskuragarri daude liburutegian.

20·05·2021


Aurten Izaskungo festak ospatzeko aukerarik ez dagoenez, Udalak kontzertua antolatu du iganderako. Bertara joateko gonbidapenak kultur etxean jaso beharko dira, ostiraleko 20:00ak bitarte. 

Malentxo Zeberio eta Maitane Iruiñ abeslariek egingo dute kontzertua eta 18:30ean hasiko da, Izaskungo ermitan. Ondo bidean, festak ospatuko ziren asteburu honetan, baina Udalak ez du posible ikusi festak bere horretan antolatzea, eta horren ordez, kontzertua emango dute artista tolosarrek.

Edukiera mugatua izango da, beraz, bertaratu ahal izateko kultur etxean jaso beharko dira gonbidapenak ostirala baino lehen. Kontzertura joaten direnek jarraitu beharreko protokoloa ikusteko egin klik hemen