Noticias
Atrás

Ibarrako sokatira taldea munduko goma gaineko sokatira txapelketan, Irlandan

Tiralari ibartarrek 560 kg-an brontzea lortu zuten

24·02·2020


Munduko goma gaineko sokatira txapelketan (Letterkennyn, Irlandan) parte hartu berri du Ibarrako sokatira taldeak. Ostegunetik iganderarte izan dira txapelketan ibartarrak . Ostegun eta ostiralean klub gisa tiratzen aritu ziren eta , aldiz larunbat eta igandean, nazio mailan. 
Ibarrako sokatira taldeko kideek, ostegun eta ostiralean parte hartu zuten, emakume zein gizonek. Tiralari ibartarrek 560 kg-an brontzea lortu zuten, Ibarrarren izenpean podiuma zapalduaz. 600kg-an final erdietara sailkatu ziren, laugarren postua eskuratuaz. Emakumeen kasuan, 500 eta 540 kategorietan Ibarra taldeak bere alea jarri zuen, talde berri eta anitzak parte hartuaz. Talde mistoa ere osatu zuten Ibarrakoek, neska eta mutilak, 580kg-an. 
 
Asteburuan, selekzio nazionalen mailan ere hartu zuten parte Ibarrako sokatira taldeko batzuek: 
Euskal Herriaren ordezkari gisan 560 kk-an klubeko mutilak "Basque Country" selekziopean parte hartu zuten. 640kg-an ere Ibarrako tiralariek osatu zuten taldea.
 Emakumeetan ez da euskal ordezkaritza lortzeko aukerarik izan. Aipatzekoa, ordea, 23 urte azpiko mailan Ibarrako bi neska gazte hautatu zituztela Euskal Selekzioa ordezkatzeko. Sub23ko emakumeek zilarra lortu berri dute, ikurrina podiumera igoaz.
 
Zorionak Ibarrako sokatira taldeko kide guztiei eta horrelaxe jarrai dezazuela arrakastak Ibarrara ekartzen!