Noticias
Atrás
Ibarrak eremu laranjan jarraitzen du
Udalak arduraz jokatzen jarraitzeko beharra nabarmendu du.
28·01·2021
Joan den astearten eremu gorritik atera zen herrian eta, gaur arteko emaitzen ondoren, laranjan jarraitzen du. Eusko Jaurlaritzak bildutako datuen arabera, gaurko inzidentzia-tasa 394,80koa da 100.000; azken lau egunetan hamar positibo berri baino gutxiago atzeman dituzte Ibarran.
Igor Zapirain alkateak herritarrei eskerrak eman dizkie arduraz jokatzeagatik: "Orain arte lortutakoari eusteko lanean jarraitu behar dugu. Herritar guztiok arduraz jokatzea beharrezkoa da; guztion artean lortuko dugu aurrera egitea".