Noticias
Atrás

Ibarra Martxanen ikasturte berriari ekin diogu

Emeterio Arreseko plazan eta anbulategian panel informatiboak jarri dira

05·10·2019


Ibarra Martxanen ikasturte berriari ekin diogu gaur. Azken urteetan bezala, Uzturpe Ikastolako ikasleen laguntzarekin ekin diogu eta 3 adineko herritarrekin batera, Garaguneko kideak ere bertan izan dira. Lehenengo paseo honetarako 40 lagun eta laguntzaile elkartu dira. 

Gaurkoan, gainera, Ibarra Martxan ekimenaren bi panel jarri dira herrian. Anbulategian bat eta Emeterio Arrese parkean bertan bestea. Honela, jendeak ekimenaren berri izan dezan eta taldea handitzen joan dadin.