Noticias
Atrás

Ibarra Martxanek ikasturtea amaitu du

Urrian itzuliko dira Ibarrako kaleetan ostegunetan egiten diren ibilaldiak

20·06·2019


Beste ikasturte batez ostegunetako ibilaldiek amaiera dute, udaren iritsierarekin. Ostegunero paseoa egitea, elkarrekin biltzeko aitzakia bihurtu da Ibarrako adinekoen artean. Dagoeneko, lagunen arteko ibilaldia dela esan dezakegu, eta ezin ahaztu, bertan laguntzen ibiltzen diren lagun guztiak ere. Bizi-nahi elkartea, Garagune, Ilarki, Uzturpe Ikastola, Merkatarien elkartea, San Bartolome parrokiako gaixoen pastorala eta Ibarrako osasun etxea, norbanakoekin batera. Antolakuntza lanetan euren laguntza garrantzitsua azpimarratzekoa da beti. Astero astero 40 lagun inguru elkartzen dira paseorako.

Gaurkoan, Gizarte gaietako zinegotzi berria, Nagore Zubillaga etorri da, goizeko paseoan parte hartzeko. Ikasturteari amaiera emateko, Garaguneko lagunek hamaiketakoa eskaini diete partehartzaile guztiei. Giro politean amaitu da beraz, ikasturtea.

Denboraldi berria urrian itzuliko da, beste ikasturte batez, herriko adinekoei ibilaldi osasuntsuak eta konpainian goiz-pasak egiteko.