Noticias
Atrás

Ibarra-Galtzakomikeko sari banaketa egin zen ostiralean

Aurtengoan inoizko komiki gehiena aurketu dira lehiaketara

21·12·2020


Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak. Aurtengoa lehiaketaren 13. edizioa izan da eta lanak bidaltzeko epea azaroaren 30a arte irekita egon ondoren, lan gehien jaso dituen edizioa izan da aurtengoa: guztira 251 komiki jaso dira Euskal Herriko hamaika txokotatik. Epaimahaiak jasotako lan guztiak aztertu ondoren, 2020ko saridunak izendatu ditu. Aurtengoan honako hauek osatu dute epaimahaia: Joseba Antxustegietxarte komikilariak, Iñigo Martiarena Mattin marrazkilari eta ilustratzaileak, Yurre Ugarte idazle eta gidoilariak, eta Idoia Olano euskara teknikariak.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 18an izango da Ibarrako plazako aterpean, 19:00etatik aurrera. Aurtengo sari banaketa, ordea, ekitaldi xumea izango da jende pilaketak ekiditeko asmoz, eta osasun protokolo guztiak bermatuz egingo da. Lehiaketara aurkeztutako komiki guztiak ikusgai egongo dira, abenduaren 18tik 30era, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian.

Hauek dira ‘Ibarra-Galtzakomik’ lehiaketaren hamahirugarren edizioko sarituak:

9 URTERA ARTE

1. SARIA: “Ilargian, untxia agerian”, Nora Ansorena Irizar.

2. SARIA: “Marteko birusa”, Uxue Oiarbide, Paula Rodriguez, Leire Vega.

AIPAMENA: “Euskal onddo Z”, Ur Aristi Imaz.

IBARRAKO ONENA: “Lore eta bere irudimena”, Haizea Aiestaran Mendieta.

10-12 URTE BITARTE

1. SARIA: “Bakoitzari berea, Mokiren legea”, Paula Ansorena Irizar.

2. SARIA: “Gure euskal otsoak”, Izaro Etxegoien Lazkano.

AIPAMENA: “Lasterketa puzkertia”, Amets Pagola Zelaia.

IBARRAKO ONENA: “Koko Moko”, Amets Mendizabal.

13-16 URTE BITARTE

1. SARIA: “Beti ez da dirudiena”, June Iraola Alberdi.

2. SARIA: “Influencer”, Aitor Aristi Imaz.

AIPAMENA: “Eliza zaharra XVII.mendea”, Mireia Larreta Perez.

AIPAMENA: “Super heroi profesionalak”, Maitane Ezkerro.

IBARRAKO ONENA: “688717445”, Luana Favrin Azkue.

17 URTETIK GORA

1. SARIA: “A puntutik B puntura: NORAEZEAN”, Andrea Prosper Morán.

2. SARIA: “Jainko 2.0”, Javier Navarro.

  • Parte hartzaile guztien artean Mahalako bi saski zozketatu dira. Irabazleak: Maialen Aranalde eta Araitz Urdangarin.

Hauek dira irabazleek lortu dituzten sariak:

9 urtera arte (2011an jaitakoak barne)

  1. Saria:

Opari txekea + komiki bilduma

  1. Saria:

Komiki bilduma + marrazketarako materiala

Aipamena:

Komiki bilduma

Ibarrako komikirik onena:

Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

 

10-12 urte bitarte (2010ean eta 2008an jaitakoak barne)

  1. Saria:

Opari txekea + komiki bilduma

  1. Saria:

Komiki bilduma + marrazketarako materiala

Aipamena:

Komiki bilduma

Ibarrako komikirik onena:

Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

 

13 urtetik 16 urtera (2007an eta 2004an jaitakoak barne)

  1. Saria:

200 euro + komiki bilduma

  1. Saria:

100 euro + komiki bilduma

2 aipamen:

Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena:

Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

 

17 urtetik gora (2003an jaitakoak barne)

  1. Saria:

700 euro + Danon Txokoan bi lagunentzako afaria

  1. Saria:

300 euro + Eguzkiloren bi lagunentzako afaria

Hemendik, Galtzakomik babesten duten Xabiroi aldizkaria, Mahala, Tamayo denda, Ibarrako merkatarien elkartea, Danon Txokoa eta Eguzkilore tabernak, Babel liburu denda eta Elkar megadendari beren laguntza eskertu behar diegu, oraingo honetan ere Galtzakomik posible egiten laguntzeagatik.