Noticias
Atrás

Hilaren azken egunean zabalduko da udaleku irekietan izena emateko aurrematrikula epea

Aurrematrikula egiteko epea zabalik egongo da maiatzaren 31etik ekainaren 4ra.

19·05·2021


Maiatzaren azken egunean zabalduko da udal udaleku irekietan aurrematrikula egiteko epea. Aurrez aurre zein Internet bidez egin ahalko da, eta izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 31etik ekainaren 4ra. Udalekua ekainaren 28tik uztailaren 23ra izango da, hau da, hilabete inguru iraungo du; eta txanda bakarra egingo da.

Aurrez aurreko izen-ematea udaletxean zein kultur etxean egin ahalko da.

  • Udaletxearen ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00 - 14:00
  • Kultur etxearen ordutegia: 
    • Goizez: asteartetik ostiralera, 10:30 - 13:00
    • Arratsaldez: astelehenetik, ostiralera, 16:00 - 20:00

Internetez egiteko, berriz, ezinbestekoa izango da ziurtagiri digitala edukitzea (BakQ edo baliokideak). Maiatzaren 31a baino egun batzuk lehenago Udalaren webgunean argitaratuko da izen-emate orria eta hori bete beharko da.

Ez da onartuko email bidez bidalitako izen-ematerik. 

Aurrematrikula egiten duten haurren kopurua udalekuko plaza-kopurua baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Udalekura joateko lehentasuna izango dute egoera zaurgarrian dauden haurrek.