Noticias
Atrás

Herriko jaiei eta ekintzei buruzko bigarren kultura-mahaia

Bihar egingo dute kultur agenda osatzeko bigarren hausnarketa irekia. Plazako estalpean izango da, 19:00etan.

21·04·2021


Bihar bigarren mahai-inguru irekia egingo du Ibarrako Udalak kultur agenda diseinatzeko. Kultura-mahaia plazako estalpean elkartuko da, 19:00etan. Kultur ekimenen proposamenak bidaltzeko epea joan den ostegunean amaitu zen eta bihar erabakiko dute agenda nola osatuko duten jasotako ideiekin.

Aurrekoan bezala, gonbidatuta daude herriko norbanako eta eragile guztiak. Egoera honetan ezinbestekoa da, aurrez, joateko asmoa adieraztea. Horregatik, kulturetxea@ibarra.eus helbidean edo kultur etxean zuen presentzia baieztatzea eskatzen dizuegu, on-line parte hartzeko aukera ere posible izango da norbaitek hala eskatuko balu.

Gogoratu martxoaren 24an lehen mahai-inguru irekia egin zuela Udalak herriko hainbat eragile zein norbanakorekin. Dinamikaren helburua herriko jaien eta ekintzen inguruko hausnarketa irekia egitea zen, eta ondorioztatu zuten aurten ere ez dela herriko ohiko festarik izango Ibarran.