Noticias
Atrás
Herriko gazteenen iniziatibaz, auzolanera
Herriak eurei eskainitakoari esker onez, Gazte Zulon biltzen diren gazteek auzolana antolatu dute
03·04·2017
Ibarrako Gaztezulo gaztelekuan parte hartzen duten DBH 2 eta 3ko gazteek dinamika berri bat aurkeztu dute: Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz izena jarri diote ekimen berri honi, eta helburua gazte lekuak berak duen berbera da: gazteak herriko dinamiketan eta ekintzetan parte hartze aktiboa izatea. Hala, apirilaren 21 eta 22rako auzolanerako deialdia egin zuten ekimentaren aurkezpenean. Bertaratutako askok dagoeneko izena eman zuen bertan parte hartzeko eta gehiago ere gehituko dira ziur datozen egunetan.