Noticias
Atrás

Herri-sarreran piperrak landatu dituzte LH4. mailako ikasleek

Joan den asteburuan San Isidro eguna izan dela-eta, piper-landareak landatu dituzte Ibarraren sarreran.

17·05·2021


Joan den larunbata San Isidro eguna zela-eta, gaur goizean piper-landareak landatzen aritu dira Uzturpe Ikastolako LH 4. mailako ikasleak, 789 taldeak eta udaleko langileak. Piperrak herri sarreran landatu dituzte. 

Aurreko apirilean, udalak zuhaitz-landaketa egin zuen LH 4. mailako ikasgela batekin piperraren bidean; zuhaitzaren egunaren harira egin zuten ekimen hura. Gaurkoan, berriz, Uzturpe Ikastolako LH 4. mailako beste ikasgelarekin, 789 taldeko kideekin eta udalako langileekin herri-sarrerako lorontziak eta lorategiak Ibarrako piparrez apaindu dituzte.