Noticias
Atrás

Hegazti gripea dela-eta, hartu beharreko neurriak

Azken asteotan, fokuak jakinarazi dira Euskal Herriaren inguruko hainbat tokitan, kasurako, Landetan (Frantzia) basoko hegaztietan eta etxeko hegaztietan; eta Kantabrian zein Gironan, basoko hegaztietan.

09·02·2021


2020ko uztailaren amaieratik, Europako ekialdeko eta iparraldeko herrialdeetatik hegazti basatien migrazioa dela-eta, areagotu egin da Hegazti Influentza Oso Patogenoaren (IAAP) birusa Europako hegoaldeko eta mendebaldeko eremuetarantz hedatzeko arriskua. 

Hegazti migratzaileek bertakoentzat izan zezaketen arriskuaren aurrean, biosegurtasun-neurriak indartu ziren Gipuzkoako  Lurralde Historikoko hegazti ustiategi guztietan (erregistratutako autokontsumokoetakoak barne).

Honako neurriak hartu ziren:

  1. Ehiza-jardueretan, basa hegaztiak erakartzeko debekatua dago anseriforme eta txaradriforme ordenetako hegaztiak erabiltzea.
  2. Debekatua dago hegaztiak aire zabalean haztea.
    1. Hegaztiak aire zabalean edukitzeko, txori-oihalak edo basa-hegaztiak sartzea eragozten duen beste edozein gailu jarri beharko da.
    2. Hegaztien janleku eta askak instalazioen barruan edo hegazti basatiak iristea eragotziko duen aterpe batean egon behar dira; hegaztiek hegaztientzako jakiekin edo urarekin kontakturik izan ez dezaten.
  3. Debekatua dago hegazti basatiak sar daitezkeen ur-biltegietako ura ekoizpeneko hegaztiei ematea; ur hori tratatuta dagoenean izan ezik, hegaztien influentza birusak desaktibatzen direla bermatzeko.
  4. Debekatua dago eskortako hegaztiak edo bestelako hegazti gatibuak egotea abeltzaintzako sariketetan, erakusketetan eta kultur ospakizunetan. Baita hegaztien edo aire zabaleko bestelako hegazti gatibuen kontzentrazioak ere.