Noticias
Atrás
Haurreskolako online izen-ematea ireki da
Ekainaren 1etik 8ra izango da haurreskolan bertan matrikulatzeko aukera
25·05·2020
Haurreskoletan matrikulatzeko epea ireki da. Oraingoz, online egin daiteke, helbide honetatik: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio
Ekainaren 1etik 8ra, berriz, Haurreskolara bertara gerturatuta egin daiteke izen-ematea. San Ignazio auzoko 17 zenbakian dago kokatuta Kukumiku haurreskola. Eta informazio gehiagorako: kukumiku.ibarra@haurreskolak.eus edo 943 670 284.