Noticias
Atrás
Gure Zirkua Ibarran egongo da abenduan
Bira amaitu ondoren, eguberiak Ibarran pasako ditu zirkuak
26·11·2019
Euskal Herriko herri desberdinetan egindako emanaldien girarekin amaitu dutenean, Ibarrak abenduan egonaldia egiteko tokia eman dio Gure Zirkuari. Honela, abenduaren 13, 14, 15, 20, 21, 22, 28, 29 eta 30ean Ibarran egongo da Gure Zirkuako ikuskizuna. Gainera, egunero bi emanaldi egingo dituzte, nahi duten guztiek ikusi ahal dezaten.
Ibarrako Udalak, pozarren jasoko ditu Zirkuko lagunak herrian eta bertara joateko gonbita egiten die herritarrei, ikuskizun paregabeaz gozatzera.
Sarrerak, azaroaren 25etik aurrera salgai daude online edo Barriola harategian.