Noticias
Atrás

Gune iluna argitzeko farolak jarri dira Argindegitik goruntz

Argiztapenik gabe, gune iluna zena farolekin argitu da herritarrak seguruago ibiltzea ahalbidetuz

02·12·2020


Ibarrako Udalak herritar guztiak Ibarran seguru sentitzeko ardura duenez, herriko gune ilunak detektatu eta argitzeko lanetan jarraitzen du. 

Argindegi 20 zenbakitik Ibarburubiderainoko bidean orain arte ez zegoen argiztapenik eta gune iluna eta ez segurua zen bertatik igarotzen ziren oinezkoentzat. Orain, kale argitegira jarri da, ibilbidea argitzen duten farola batzuen bidez eta modu honetara, ibilbide seguruagoa izatea ahalbidetuko da, bertatik ibiltzen diren oinezko zein ibilgailuentzat.