Noticias
Atrás

Gripearen aurkako txertoaren kanpainari ekingo zaio urriaren 13an

Aurtengoan, Bizi Nahi elkartean izango da txertaketa

09·10·2020


Aurtengoan, koronabirusaren ondorioz,  profesionalen eta oro har herritarren segurtasuna babestea da xedea. Hori dela eta, txertaketa-denboraldia aurten desberdin antolatu da

Aurten, Bizi Nahi elkartean egingo da txertaketa, goizeko 9:30etatik 13:30etara. Hasiera batean, 65 urtetik gorakoek, haurdun dauden emakumeek eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek hitzordua izango dute txertoa jartzeko, urriaren 13tik aurrera eta Osasun Etxetik deituko zaie, hitzordua emateko. 

Behin talde hauei txertoa emandakoan, urriaren 31tik aurrera, interesa duten gainerako herritarrek Osasun Etxera deituz eskatu dezakete hitzordua euren txertua hartzeko hitzordua eskatzeko.