Noticias
Atrás

GazteZulok eguberrietarako egitaraua antolatu du haur eta gazteekin

Abenduaren 27 eta 28an bigarren eskuko azoka antolatu dute LH5-6koek

05·02·2016


Eguberri hauetan, opor garai bakoitzean bezala, haur eta gazteekin, eskaintza bat osatu da Gaztezulotik beraien motibazioetatik abiatuz. Adin talde bakoitzarekin ekintza desberdinak antolatu dira, eta horietan izena emateko orriak jarraian aurkituko dituzue. Egitarau zabal hau, Udaleko kultura sailak eskaintzen duenarekin batera antolatzen da, datak eta bestelakoak elkarrekin koordinatuz.

Izen-ematea LH1-2

Izen-ematea LH3-4

Izen-ematea LH5-6

Izen-ematea DBH1-2

Izen-ematea DBH3

Izen-ematea DBH4

BIGARREN ESKUKO AZOKA LH 5-6ko gaztetxoen eskutik:

Beste ekintza bereziago bat egiteko aukera edukita, haurrek bigarren eskuko azoka bat egitea erabaki zuten. Horrela, diru honekin ikasturtean zeharreko beste asteburu batean ekintza berezi bat egiteko aukera baliatuz. Bide batez, Gaztezulok dituen beste helburu batzuk jorratzetuko dituzte: herrian parte hartu eta bestelako kontsumo mota batzuk sustatzeko bide bezala hartuko dute ekintza hau. Horretarako, etxekoen laguntza ezinbestekoa dela adierazi dute Gaztezuloko hezitzaileek:

- Prezio oso murriztuak (0-5€ bitarte)

- Etxean egoera onean dauden eta erabiltzen ez dien gauzak beharko dituzte: liburuak, jostailuak, arropa, kirol materiala …

- Gurasoen parte hartzea ere beharko da, muntaian eta pintxo hotzak eta edariak ere saldu nahi direlako. Laguntzeko prest daudenak, hezitzaileekin harremanetan jarri (Telf:680810300)

- Salmentarako objektuak, asteazkenetan jasoko dituzte edo azokaren egunean bertan.

Azokaren egunak bi izango dira:

ABENDUAK 27 ostirala, 16:00-19:30. Ibarrako plazan. LH5ko haurrak egongo dira lanean (lehenengo ordu erdia azoka antolatzeko)

ABENDUAK 28 Larunbata, 11:00-13:30. Laboraleko plazan. LH6ko haurrak egongo dira lanean (lehenengo ordu erdia azoka antolatzeko)