Noticias
Atrás

Gaztezulo etxetik kalera

QR kodigoen bidez haur, nerabe eta helduentzat aisialdi hezitzailea eskaintzera dator Gaztezulo

29·05·2020


Itxialdi egoera eta deseskalada egoeraren ondorioz, Gaztezulo aurkeztu diren egoera berriei aurre egiten joan da. Itxialdiak iraun duen asteetan zehar baliabide telematikoak sortutako arrakasta nabarmenaren ostean eta itxialdi neurrien arintzearekin batera, egitasmo telematikoak indarra galtzen joan dira.

Ibarrako haur, nerabe eta gazteak dagoeneko kalean elkartzen dira, beraien aisia herriko espazio desberdinetan igarotzen dute, honek orain arteko ibilbide telematikoa erabilgarritasuna zalantzan jartzen duelarik. Beraiekin esku hartze zuzena burutzeko aukera ez dugun honetan, bestelako aukerak diseinatzera eraman gaitu. Hordi dela eta, GAZTEZULO ETXETIK KALERA hurrengo egitasmoa sortu dugu. Baliabide telematikoen bitartez herritarrekin zuzenean konektatuak egotea lortu nahi dugu, hau baita garai hauetan beraiengana ailegatzeko daukagun bide bakarra. Bide batez, aisialdi hezitzaile bat sustatzen jarraitzeko asmoa daukagu hezitzaile taldetik.

Egitasmo hau, Gaztezuloren zerbitzua egoera berrietara egokitzeko beharretik sortu da, modu honetara, eskaintza ematen jarraitzea ahalbidetuz eta zerbitzua deseskalatze egoera berrira egokituz. Ez baita nahi, gainera, haur, nerabe eta gazteen artean Gaztezuloren erreferentzialtasuna galtzerik. Eta ezohiko egoera honetan, aisialdi hezitzaile baten beharra dagoela nabari da, eta hori eskaintzera dator.

EGITASMOAREN NONDIK NORAKOA:

QR kodigoak dituzten kartelak jarriko ditugu herriko puntu estrategiko desberdinetan kokatuta. Haur, nerabe, gazteak eta familiak elkartzen diren espazioetan. Hauen bitartez, jolasak, tailerrak, galdetegiak eta beraien iritziak ezagutzeko formularioak zabalduko dira herri guztitik zehar.

Adin talde bakoitzak bere koloreko kartela edukiko du, hauek identifikatu ahal izateko:

Haurrak: gorria

Gazteak: berdea

Helduak: urdina

 

Funtzionamendua:

QR kodigo bakoitza espazio zehatz batean egongo da aste betez, astelehenetik igandera. Espazioaren araberakoa izango da kodigo QR-aren edukia.

 

Haurrak: Kodigo QR gorria

  1. Saninazio: Jolas heitzaileak

  2. Plaza: froga eta erronka

  3. EH plaza: jolas hezitzaileak

  4. Goxobi: Galdera / iritziak ezagutzeko espazioa

 

Gazteak: Kodigo QR berdea

  1. Azkueko pin-ponean: quiziiz galdeketa jolasa

  2. Goxobi: beraien iritzia ezagutzeko formularioa

  3. Sanin: Erronka-froga

  4. Arantzauko ama: Bideo argazkia frogak

 

Helduak: Kodigo QR urdina

  1. Zubiaurre: Iritzia

  2. Eguzkilora: quiziiz galdeketa jolasa

  3. Coviran: quiziiz galdeketa jolasa

  4. Azkue okindegia: quiziiz galdeketa jolasa

     

Astea igaro ostean, espazio hauetan dauden Kodigo QR-ak beste batzuengatik aldatuko ditugu, eduki berriak izango dituztenak.

Egitasmo hau udako eskaintza hasi bitarte garatzea aurreikusten dugu, beti ere egoeraren arabera moldatzen joango garelarik.