Noticias
Atrás

Gaur hasi dira udaltzainak Ibarrako kaleetan lanean

Oskar eta Josu dira udaleko langile berriak

19·08·2019


Ibarrako Udalak 2017 urteko uztailetik ekin zion bi udaltzain lanpostu jabetzan betetzeko lehiaketa-oposizioaren deialdiari eta tramite guztiak behin amaituta, gaur hasi dira Josu eta Oskar udaltzain berriak lanean Ibarrako kaleetan. Zerbitzuaren ordutegia, goizeko 7:00etatik 15:00etara luzatzen da eta beraz, oraingoz arratsaldez ez da udaltzaingorik egongo. 

Udalaren aukeraketa frogak bete eta gainditu ondoren, Arkautiko Akademian igaro dituzte azken hilabeteak beharrezko formakuntza jasotzen eta euren opor egunak bete ondoren, herriko jaietarako Ibarran izango dira langileak. 

Hasiera batetan herriaren ezagutza egingo dute, gune desberdinen identifikazioa burutuz. Bide horretan, herritarren kooperazioa ongi etorria izango da ezbairik gabe.

Aurrera begira, Udaltzaingoaren zereginak une bakoitzean ezarritakoak izango dira eta bereziki honakoak: udaleko agintariak eta ondasunak babestea, hiritarren segurtasuna eta babes zibila, mugikortasuna eta bide-segurtasuna, polizia administratibo eta judizila eta bestelako eginkizun anitzak betetko dituzte.