Noticias
Atrás
Garraio publikoari buruzko informazioa eguneratu du Tolosaldea Garatzenek
Tolosaldeko garraio publikoaren ordutegiak eta bidegorri sarearen mapa bildu dituzte web orrialde batean.
22·11·2021
Tolosaldea Garatzenek garraio publikoari dagokion informazioa bildu eta bidegorri-sarearen mapa osatu du. Informazio guztia web orrialde batean bildu du eta erabilgarri dago hurrengo estekan: Mugikortasun jasangarria Tolosaldean
Hainbat garraiobideri buruzko informazio dago eskuragarri, besteak beste, autobusa eta trena. Eduki osagarria ere jarri dute, kasurako, Gipuzkoan barrena eta Gipuzkoatik kanpo mugitzeko zerbitzuak.