Noticias
Atrás

Garbiketa lanengatik sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena

Herriko kaleak presiozko urarekin garbitzen hasi dira astelehenetan

09·09·2019


Presiozko urarekin herriko gune desberdinak garbitzen hasi da gaur goizean Ibarrako Udala. Hasiera batetan, astelehen goizetako lehen orduetan egingo dira lan hauek nahiz eta beste egunen batetara ere luzatu daitezkeen. Garbiketa tokatzen den tokian tokiko bizilagun edo komertzioei sortu dakizkiekeen eragozpenengatik barkamaena eskatu nahi du Udalak, baina guztien ulerkortasuna izango duela espero dugu, herria txukun mantentzeko ahalegina baita honakoa.​