Noticias
Atrás

Festa batzordearen lehen bilerak emandakoa eta datozenak

Lehen bileran, egunak eta ardurak banatzeare ekin zitzaion

27·03·2019


Atzokoan egin zen Festa Batzordean lehenengo erabaki batzuk hartzeari ekin zitzaion. Bertan erabaki zenez, aurtengo Sanbartolome jaiak abuztuaren 21ean, asteazkena, hasi eta abuztuaren 25ean, igandea, amaituko dira. 

2019ko ardurak ere banatu ziren koadrillaka: 

-Txupinazoa: Haurren koadrilak

-Koadrilen bazkaria: “B” eroak koadrila

-Piparraren erreketa: “Lasai earren” koadrila

 

Lehen bilera honetan hurrengo batzorderako egitekoa ere jarri zuten: jaietarako proposamenak landuta ekartzeko konpromezua hartu zuten bertaratuek eta parte hartu nahi duten guztiei ere euren proposamenak ekartzeko dei egin zien. 

Beraz, hurrengo festa batzordearen bilkura apirilaren 16an, asteartea, izango da, iluntzeko 19:30ean, udaletxeko batzar aretoan.