Noticias
Atrás

Festa batzordearen bilera ostegunean, irailak 3, 19:00etan

Joateko asmoa dutenek baieztatu egin beharko dute irailaren 2ko 16:00ak aurretik

31·08·2020


Aurtengo San Bartolome jaiak bertan behera gelditu ostean; jai batzordeak udazkenetik aurrera sor zitezkeen aukeren inguruan hausnarketa egiteko deialdia aurreikusi zuen. Gauzak honela, aste honetan egingo den jai batzordean parte hartzeko deialdia luzatu da:

Eguna: irailaren 3a, osteguna.

Ordua: arratsaldeko 19:00etan.

 

GARRANTZITSUA: Bizi dugun osasun egoerak baldintzatuta, ezinbestekoa izango da norberak bere joateko asmoa baieztatzea, jende-kopuruaren baitan, bilera egiteko toki egokiena erabakiko baita. Beraz, irailaren 2a (asteazkena) 16:00ak baino lehen baiezta iezaguzue bilerara joango zaretela, aforoa mugatua izango baita. Asistentzia baieztatzeko, Kultur Etxean bertan, kulturetxea@ibarra.eus-era idatzita edo  943-670399-ra deituta egin daiteke.