Noticias
Atrás

Ezpeletako bíper festan izango da aurten ere Ibarrako piparra

Azken urteetan egin bezala, Ibarrako piparraren postua jarriko da

24·10·2019


Ibarrako piparra asteburuan ospatuko den Ezpeletako bíper festan izango da. Ibarrako piparraren postua merkatu estaliaren plazako zuhaztian izango da. Biper festaren bueltan Ezpeletan antolatu den egitaraua honakoa da:
 
Urriak 26, larunbata:
- Egun guztian zehar herriko kaleetan: piperren eta eskualdeko produktuen salmenta. Txaranga eta fanfarreen jaialdia herriko kaleetan zehar.
- 17h, San Etienne elizan: “Ezpeletan kantuz” koruraren kontzertua.
- 20h, merkatu estalian: Afaria musikaz alaiturik.
 
Urriak 27, igandea:
-  Egun guztian zehar herriko kaleetan: piperren eta eskualdeko produktuen salmenta.
- 10h, elizan: Meza nagusia Ezpeletako koralarekin, piperren bedeinkapena. Kofradien desfilea herriko kaleetan zehar.
- 12h, gazteluaren aurrealdean: Entronizazio zeremonia, "2019ko piperraren sari-banaketa".
- 12h30, kontzertu-aperitiboa herriko musikariek alaituta.
- 15h30, pilota plazan: animazio musikala.
 
Bertaratzen diren herritarrei Ibarrako piparraren postua bisita dezaten dei egiten zaie.