Noticias
Atrás
Euskara ikasten ari direnentzat dirulaguntzako eskatzeko deialdia argitaratu da
Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean euskara ikasten ari direnentzat dirulaguntzen deialdia.
26·07·2021
Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) euskara ikasten edo hobetzen ari direnentzat dirulaguntzen deialdia. 2020-2021 ikasturtean ikasketa horiek egin dituztenek, dirulaguntza-eskaerak aurkezteko hogei egun naturaleko epea dute bihartik (uztailak 27) hasita; beste hitz batzuekin esanda, abuztuaren 16a izango da aurkezteko azken eguna.
GAOn argitaratu den dokumentua ikusteko egin klik hemen.
Informazio osagarria eta dokumentazioa:
Dirulaguntzaren oinarriak.
Eskaera orria.
Interesatuek ekarri behar duten agiriak biltzen dituen orria.