Noticias
Atrás
Euskal Herriko sokatira-txapelketa jokatuko dute asteburuan
Larunbatean (hilaren 19an) egingo dute, Belabieta kiroldegian.
17·02·2022
Euskal Herriko sokatira-txapelketa jokatuko dute datorren larunbatean (otsailaren 19an), Belabieta kiroldegian. 17:00etan hasiko da lehiaketa, eta talde mistoek jokatuko dute, zehazki, lau neskak eta lau mutilek.
Parte hartuko duten taldeak honakoak izango dira: Ibarra, Amaiur, Beti-gazte, Txantrea, Abadiño A, Abadiño B, Antsoain, Gaztedi eta Berriozar.
Sarrera librea izango da.