Noticias
Atrás

Euskal Herria 45eko jolaslekua erabilgarri herriko txikientzat

Aurrez zeuden egiturak eta lur zorua aldatu dira

10·01·2020


Hilabete luzez zai egon ondoren, eguberrien bueltan Euskal Herria 45eko jolasleku berriaren instalakuntza egin zuten. Aurrez zeuden egiturak eta lur zorua aldatu dira eta orain, guztia berria dago. Aste honetan frogak egin ondoren ziurtagia jaso du Udalak. Irudian ikusi daitekeen bezala, hornidura berria soken piramide formako estruktura eta plazakoaren moduko zabua dira, herriko txikienen jostagarri.