Noticias
Atrás

Errekatik 867,99 kilo zabor garbitu dituzte bost egunetan

Joan den asteartean hasi ziren errekako garbiketa-lanekin eta aste honetan amaitu dituzte.

10·03·2021


Guztira 867,998 kilo jaso dituzte Elduarain errekatik Urzain Taldeko garbitzaileek. Joan den astean hasi ziren garbiketarekin eta bost egunetan errekaren bazterrak garbitu dituzte Tolosako mugatik Gi-2130 errepide ertzeko aparkalekuraino.

Ibarrako Udalak aurten Urzain Taldeari esleitu dizkio hiri-hondakin sakabanatuen bilketa eta natura-guneen zaintza gauzatzeko lanak. Helburua da txukun mantentzea herrigunea, industrialdea  eta landa-eremua. Lehengo astean erreka garbiketarekin hasi ziren, eta hauek dira jasotako hondakinen datuak:

  • Plastikoa: 39,985 kg
  • Papera: 5,103 kg
  • Beira: 10,395 kg (28 botila + 8 poto)
  • Metala: 122,350 kg (207 lata)
  • Egurra: 99,100 kg
  • Eraispeneko hondakinak: 559,201 kg
  • Errefusa: 31,864 kg
  • Maskarak: 39
  • Pilak: 11 (3 pila handi, 2 telefono bateria eta 6 pila txiki)
  • Beste batzuk: 10 bonbilla, telefono mugikor bat eta hozkailu bat

 Bost egunetan, guztira, 867,998 kg zabor bildu dituzte.