Noticias
Atrás

Eremu laranjan jarraitzen du herriak

Asteburuaren ondoren, Covid-19aren intzidentzia tasa 696,70koa da 100.000tik.

15·02·2021


Hirugarren astea du Ibarrak eremu laranjan. Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratutako datuen arabera, asteburuaren ondoren, Ibarrako inzidentzia-tasa 696,70koa da 100.000tik; azken hiru egunetan lau kasu berri atzeman dituzte. 

Hiru faktore hartzen dira kontuan herriaren eremua zehazteko. Bata herriko intzidentzia tasa da (696,70/100.000), bestea azken zazpi egunetan ea bi positibo berri baino gehiago dauden, eta osasun eremuko inzidentzia tasa (483,89), azkena. Hiru aldagai horiek kontuan hartuta, azken datuen arabera, Ibarrak eremu laranjan jarraitzen du. 

Udalak herritarrei arduraz jokatzen jarraitzeko dei egiten die.